Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultura auzoetan ere bai “Leioa auzoak” egitarauaren eskutikRSS Blog

LEIOA AUZOAK URRIA

“Leioa Auzoak” kultura, sorkuntza eta arte eszenikoak Leioako auzo guztietara hurbiltzea helburu nagusi duen udal egitarau berria da.

Ekimen hau Leioako Udalaren Kultura Sailean sortu zen luzaro jarraitu eta irauteko asmoz adin guztietako herritarrei arteak urte guztian beste agertoki batzuetan hurreratzeko, Leioak dagoeneko duen kultura-programazio zabala ahaztu gabe.

TORONBOLE FAMILIA
Magia, umorea eta denentzako antzerkia.

Urriak 20. Dolores Ibarruri plaza (Pinueta). 18:00etan.
Urriak 21. Manuel de Irujo plaza (Txorierri). 13:30ean.

Tonino eta Damiano Toronbole ama bereko anaia eta artista italiarrak dira. Duela gutxi zendutako “La Mamma”-ren guraria betetzen biran ari dira Europan. Italian Turinetik hasi eta Mar del Platan, Buenos Airesen, amaituko da bira amaren errautsak barreiatuta. Anaien arteko eztabaida etengabeek ikusleen barre-algarak eragingo ditu. Haur txikiek bezala, Tonino eta Damiano bakoitzaren lanbidea (magoa eta txontxongilolaria, hurrenez hurren) onena dela alferrik elkar konbentzitzen saiatuko dira.

Antzezleak: Antton Bastero eta David Blanco.

ROJO TELÓN
“Soy Ellas”
Trapezio ikuskizuna.

Urriak 27. San Bartolome Kulturguneko patioa. 13:30etan.
Urriak 28. Lamiako metro geltokiko plaza. 13:30etan.

“Soy ellas” ikuskizunak barne-emozioetara iristeko, baina baita dibertigarria den hiru emakumezkoren bidaia proposatzen du. Bidean elkar ezagutu eta elkarrekin jarraitzea erabakitzen dute: bidaian jaio, hazi, lan egin, nekatu, maitatu, amets egin, haserretu eta ikaratu egiten dira; dena da errazagoa elkarrekin eginez gero, batez ere, beren arteko bat gorra delako; hitz egiten duen bakarra da, ordea.
Kutxa bat aurkitu eta zabaltzen dutenean oso berezia den zerbait dago barruan: istorioak, sentimenduak eta bizipenak josteko makina; horrek emakumezko bakoitzari bere burua era ezberdinean adierazteko gauzak sortzeko modua ematen dio.
Pertsonaiek aireko gaiak erabiltzen dituzte, hala nola, trapezio hirukoitza, oihalak etab. lurrean nahiz bertikalki akrobaziak egiteko. Antzerki joko horrekin indar handiko irudi esanguratsuak ikusten dira, clown-etik hurbilago dauden teknikak ere uztartuta. Azken finean, gaur-gaurko zirku ikuskizun dibertigarri eta sentimenduz beterikoa.
Rojo Telón-en proiektu berriak zirkuari, anterkiaria eta poesiari zeinu-hizkuntza gehitzen dio, eta horrela entzuteko urritasuna dutenek ere ikuskizuna goza dezakete.

Antzezleak: Ana Clara Cuervas, Maider Yabar Calvo eta Begoña Peñaranda.

TURUKUTUPA
“REZIKLETAS”
Ikuskizun ibiltaria.

Azaroak 10. Lamiako metro geltokiko plaza. 13:00etan.
Azaroak 11. Manuel de Irujo–Txorierri plaza. 13:30ean.

Kaleko ikuskizun honetan hiru aktore-musikarik soinuan soilik oinarritutako kontzertu ibiltari bat eszenaratuko dute birziklatu eta berrerabilitako gaiak baliatuta. Emanaldia hiru lekutan egiten da, eta jendearen parte-hartzea eta inguru fisikoarekin bat egitea ditu asmo. Ikusleari norberaren sormena eta gaur egungo munduaren ikuspegia birziklatzeko aukera ematen dion proposamena da, hau da, bere ingurua eraikitzeko aukera. Taldeko sorkuntza abiapuntu, ikus-entzunezko ariketa proposatzen dute leku publikoetako mugak zeintzuk diren bilatuta.

Interpreteak: Sergio López de Landache, Ibai Encina eta Víctor García de la Torre.

DRAMAGIA
“La Carpa del Misterio Mister Blancoren Misterioak”

Azaroak 17. San Bartolome Kulturguneko patioa.
Azaroak 18. Dolores Ibarruri – Pinueta plaza.
Orduak: 12:00 – 12:45 – 13:30 – 14:15.

Jaun-andreok! Haur eta ume! Ongi etorri Misterioaren Karpara!
Sketch bidez ustekabea, ikusmina, edertasuna… eragitea bilatzen duten misterioak ikusiko dituzue, zentzumenen, zentzuen, senen bitartez zirrara sortzeko pentsatuak zuen irudimenera iristeko, baina garrantzitsuena ahaztu gabe: umore-sena.

Interpretea: David Blanco.

2018, urriak 19

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)