Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Hodei guztien gainetik RSS Blog

Hodei guztien gainetik

ANTZERKI FAMILIARRA
Markeliñe (Euskadi)

“Hodei guztien gainetik” antzezlanak bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa konta­tzen du. Egun batean, zorabioa jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozen­tziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihur­tzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Animalien etxalde bat duen kartoizko kaxa bat, bainatzeko eta urpean aritzeko hodei bat. Beste bat, espazio-ibilaldi baterako zaldi-gurdi bihurtua… Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen diete munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.

“Pertsona handi guztiak umeak izan dira lehen. Baina gutxik gogora­tzen dute”. Printze txikia

EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Markeliñe.
KOREOGRAFIA: Nerea Martínez.
ESZENOGRAFIA: Markeliñe, Rafa Marco.
JANTZIAK: Betitxe Saitua.
ANTZEZLEAK: Maite Bayon, Fernando Barado.
IRAUPENA: 55′.
IKUSLEA: +3 urte.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoak 1
» Ordutegia: 12:00etan
» Sarrera: 6 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.markeline.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)