Jada finkatuta dagoen erakusketa ibiltariaren hemeretzigarren edizioa Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztu zuen atzo, eta, harekin batera, Nora Pereda Basauriko Kulturako zinegotzia eta Laurita Siles eta David Hornback egon ziren; artista bi horien lana BOSTEKO 2016 erakusketan izango da ikusgai, beste batzuenarekin batera, Leioan urriaren 3tik aurrera.