Igande honetan (18:00 h) antzerki familiarra izango dugu, euskerazko Munduari itzulia antzezlanarekin, Gorakada euskal konpainiaren eskutik.
Igande honetan (18:00 h) antzerki familiarra izango dugu, euskerazko Munduari itzulia antzezlanarekin, Gorakada euskal konpainiaren eskutik.
Bluenights izenekoak bueltan dauzkagu Leioan, nobedade askorekin eta arrakasta handiarekin, ostiral honetako Travellin’ Brothers eta Nico Wayne Toussainten kontzertuak izan duen harrera bikainak erakusten duen bezala. Sarreren salmenta da horren erakusle, denak amaitu dira, eta bat baino gehiago geratuko da kontzertura joan gabe eta joan nahirik.
Kultur Leioak, fusio gaua “Musika con alma” zikloaren lehenengo kontzertuan, ZOOBAZAR taldearen eskutik aurkezten du. Esperientzi haundiko lau musikarik osatzen dute Zoobazar taldea, world music eta musika tradizionala jorratzen dutenak, mediterraneoko soinuetatik jazz edo rock ikutuak izateraino.
Hauekin batera, luzuxko gonbidatua: Carmen París abeslaria. Eta gaua ondo amaitzeko, amaiera gastronomikoa izango dute bertara hurbiltzen direnak.
Kultur Leioaren programazio berriari hasiera ematen zaio asteburu honetan, antzerki obra eta dantza ikuskizun paregabeekin.