Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Bizkaiko Aurreskuen 54.ediziorako izena emateko epea ireki daRSS Blog

Aurresku Txapelketa Ondiz 2014

Leioa Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 54. edizioan parte hartzera deialdia zabaltzen du. Lehiaketan hurrengoko irailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan izango da Ondizko probalekuan.

Izena posta bidez eman ahal izango da (atxikituta den izen fitxa bete ondoren edo bestela honako datu hauek agertzen diren agiria bidali beharko da: izena eta abizena, helbidea, telefono zenbakia eta zein dantza taldeko kidea den) baita posta elektronikoz ere. Lehiaketa egunean bertan ere eman ahal izango da izena Ondizen, 17.00etatik 18.00etara.

Ohikoa denez, modalitate bi izango dira, emakumezkoen eta gizonezkoen maila. Bi maila ezarri dira modalitate bakoitzerako: 16 urte baino gutxiagoko aurresku-dantzariak eta aurresku-dantzari nagusiak (16 urte baino gehiagokoak). Aurreskulariek aurreskuaren lau zati dantzatu beharko dute, parte hartzaile guztiek dantzatu ondoren, eta puntu guztiak batu eta gero, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.

Garaikurrak ondokoak izango dira:
Emakumezkoen modalitatea.
Nagusien maila
1. saria: 450 €, garaikurra eta zapia.
2. saria: 300 € eta garaikurra.
3. saria: 150 € eta garaikurra.

Gazteen maila
1. saria: 200 € eta garaikurra.
2. saria: 150 € eta garaikurra.
3. saria: 100 € eta garaikurra.

Gizonezkoen modalitatean
Nagusien mailan
1. saria: 450 €, garaikurra eta txapela.
2. saria: 300 € eta garaikurra.
3. saria: 150 € eta garaikurra.

Gazteen mailan
1. saria: 200 € eta garaikurra.
2. saria: 150 € eta garaikurra.
3. saria: 100 € eta garaikurra.

Oinarriak eta izen emate orria

KATEGORIAK: Bloga, Lehiaketak
Etiketak:
2014, uztailak 23

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)