Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Aldatu zure Bizkaiko Kultur Txartela Kultur LeioanRSS Blog

Bizkaiko Kultur Txartela

24 eurorekin, nola egin 40 €? Zure Bizkaiko Kultur Txartela erabiliz, egin zaitez Kultur Leioako lagun eta erosi sarrerak gure ikuskizunetarako.

Gabon hauetan, Bizkaiko Kultur Txartela erosten baduzu – 24€ euskarazko ikuskizunetarako bada, eta 28€ beste hizkuntza baten daudenetarako edo Kultur Leioako lagun egiteko edo Kultur Leioako lagun txartela berritzeko-, 40 euroko bonua izan dezakezu Kultur Leioan.

Trukatu eta egin zaitez Kultur Leioako lagun. Honezkero, lagun bazara, zure bazkidetza berritu 2015erako.

Gabonetako Arte Eszenikoen ikuskizunerako ere, “Gabonetan Antzerkira”, sarrerak eros ditzakezu, baita gure kultura programazioan datozen ikuskizunetarako ere.

Gaur bertatik aurrera, eta 2015eko urtarrilaren 29ra arte, bonu hauek eskura ditzakezu Kutxabanken kutxazain eta sistemen bitartez, edozein txartel erabiliz, eta doan.

Bizkaiko Kultur Txartelari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hurrengo estekan: Info BKT.

Kultur Leioan trukatu gaurtik aurrera eta 2015eko urtarrilaren 31 arte, eta egin zaitez Kultur Leioako lagun.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2014, abenduak 4

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)