MUSIKA GERTU
Autore kanta
Laurogeiko hamarkadan, aurreko kantautoreen oinordeko ziren eta horiek ukatzen zituzten musikarien belaunaldia sortu zen Madrilen. Horien artean, hasieratik eta lehen mailan, Javier Bergia kokatu zen.
Asko dira egin dituen konposizioak eta kolaborazioak zine eta antzerkirako, eta beste artista batzuen bideo eta diskoetarako: María del Mar Bonet, Pasión Vega, Ismael Serrano, Antonio Vega…
Hamabi disko ditu, eta horietako bakoitzak, jatorrizko izendapen nabarmena dauka. Bere abestiek, ironiatik pasiora, erromantizismotik umorera, urruntzetik konpromisora, mundu arrazonagarria aldarrikatzen jarraitzen du. Malenkonia jariatzen duen soinu unibertsoa da, genero guztiak naturaltasunez hartzen dituena.
Korrontearen kontra igerian, Bergiak frogatuta utzi du arrunkeriaren aurkako baltsamoa dela, distantzia luzeko korrikalaria. Bere emozioaren biografia etsia da, baina sendo eta ederra, abeslariak ondo baitaki ohikoak bakarrik irauten duela.
MUSIKARIAK: Javier Bergia (ahotsa, gitarra).
» Non: Anbigu
» Eguna: Otsailaren 14an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu