Esther Alonso Ciriak (Leioa, Bizkaia) izan da 2018ko San Juan jaietako kartel lehiaketako irabazlea, “Suzko begirada” izenburua duena kartelarekin.
Esther Alonso Ciriak (Leioa, Bizkaia) izan da 2018ko San Juan jaietako kartel lehiaketako irabazlea, “Suzko begirada” izenburua duena kartelarekin.
Hurrengo ostiralean, maiatzak 4 (Auditorium, 20:30 h), Iron Skulls CO. konpainiak “No sin mis huesos” ikuskizuna eskeintzen du Kultur Leioan. Bboying taldetik abiatuta 2012. urtean sortutako dantza esperimentaleko konpainia bat da Iron Skulls Co. mugimenduaren mugak aztertzen dituena da; moda, musikaren kultura eta antzerkiari bereziki erreparatzen diete.
2018ko San Juan kartelen lehiaketarako gehien gustatzen zaizkizun kartelen aldeko botoa eman dezakezu dagoeneko. Kultur Leioako webgunean ikus dezakezu hiru finalistak zeintzuk diren, eta zure botoa eman. Epea zabalik egongo da maiatzaren 2ra arte (asteazkena).
Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, udalerriaz jabetuko da berriro ere maiatzaren 17tik 20ra, Euskal Herritik eta munduko gainerako lekuetatik etorriko diren 40 konpainiak egingo duten goi mailako kalitateko programazio artistiko proposamenekin.