Ondizko jaiak direla eta, joan den asteburuan Bizkaiko aurreskuen txapelketaren 51. edizioa ospatu zen. Bertan, Bizkaiko aurresku dantzaririk onenak izan ziren, gizonezkoen mailan 11 parte hartzaile (2 gazteak) eta emakumezkoan 3 partaide (hauetariko 2 gazteak). Ikuslegoa handia ere nabari zen, 400 pertsona inguru hurreratu ziren Ondizera.