Oraindik ez duzue aurkeztu zuen maketa? Zeren zain zaudete? Gogoan izan martxoaren 20an amaitzen dela Leioako XI. Pop Rock Lehiaketara maketak aurkezteko eta parte hartzeko epea.
Oraindik ez duzue aurkeztu zuen maketa? Zeren zain zaudete? Gogoan izan martxoaren 20an amaitzen dela Leioako XI. Pop Rock Lehiaketara maketak aurkezteko eta parte hartzeko epea.
La Intrusa Danza – Virginia Díaz & Damián Muñoz-en “Ataraxia” ikuskizunaren estreinaldi absolutuarekin hasiko da ostiral honetan Leioa Dantzan. Ziklo hau 2011ko Dantza Zirkuituaren barruan dago, eta, bertan, Kultur Leioak lau ikuskizun aurkeztuko ditu martxoan.
Parte-hartzaile kopuru handiagoaren ondorioz (guztira, 152 lan onartu dira) aurreko edizioetako mailatik zertxobait gorago, Leioako Maitasunezko Gutunen XII. Lehiaketak sarituen izenak jakinarazi ditu.
“Chicano Blues” izenburupean, Troublemakers Blues Review-k blues musikaren maisuen hamaika abesti (hamaika bertsio) aurkezten ditu, besteak beste, Willie Dixon, Howlin’ Wolf ,Muddy Waters edo Tom Waitsenak. Hamaika abesti horietan, ohore egiten zaie blues musikaren ahots handiei, oso konbo berezi baten eskutik; burua Lichis da (La Cabra Mecánica), ahotsa eta baxua, eta berarekin batera, La Cabra Mecánica taldeko bi kide ohi izango dira, Julián Kanevsky (Andrés Calamaroren gitarra-jotzailea) eta Manolo del Campo (harmonizista eta gitarra-jotzailea), bai eta Juli el Lento ere (bateria).