Kultur Leioak “Asier ETA biok” filma eskeiniko du apirilaren azken asteburuan 3 sesio desberdinetan. Apirilaren 26ko sesioan (larunbata, 20:00etan), luxusko gonbidatua izango du Kultur Leioak: Ainhoa Andraka, filmaren ekoizlea (Doxa producciones).

Donostia 2016k, Donostia Kulturarekin batera, Errobi Herri Elkargoarekin lankidetzan, eta Akitania-Euskadi Euroeskualdearen laguntzarekin, sorkuntza-prozesua, osorik edo parte batean, 2014ko iraila eta 2015eko otsaila artean egingo duten bost proiektu eszeniko hautatu eta babestuko ditu.
Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, aurten burutuko den “2014ko Umore Azokaren establezimendu laguna” kanpainaren berri eman nahi du. Kanpaina hau Leioako ostalaritza establezimendu guztiei zuzendua dago, eta 2014ko maiatzaren 15etik 18ra izango den Umore Azokan, Leioako ostalaritza eskaintza ezagutarazteko helburua du. Bizi dugun une ekonomiko zail honetan, ezinbestekoa da Umore Azokak suposatzen duen aukera baliatzea tokiko ekonomia dinamizatzeko.
Doos Colectivo konpainiak, Eva Guerrerok sortutako “Después de todo” dantza ikuskizuna aurkeztuko du. Ostiral honetan, apirilak 25 (20:30ean), dantza estreinaldia izango dugu Kultur Leioan.