Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Viaje a América RSS Blog

Viaje a América © Mikel Blasco

ANTZERKIA
Tanttaka Teatroa (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Jone eta Maria nerabeen istorioa da. Estatu Batuetara bidaiatuko dute, ikasturte batez han ikasteko. Bi nerabeak oso ezberdinak dira, eta ez dute elkar ulertzen. Jonek iritzi positiboa du “Estatu Batuetako bizimoduaz”; Mariak, ordeak, aurreiritzi ugari ditu yankien aurka. Aireportuan daudela, norbaitek maletak eta dokumentazioa lapurtuko diz­kio Joneri, eta poliziak atxilotu egingo du legez kanpoko immigrante latindarra dela argudiatuz.

Hizkuntza-arazoak eta arraza-aurreiritziak direla eta, egoera kafkianoa biziko du. Aste dramatiko bat igaro ostean, aske utziko dute Mexikoko mugara deportatu aurretik.

Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, berriz, jende solidarioarekin aurkituko da, hainbeste arbuiatzen zuen gizartearekin adiskidetzen lagunduko diona.

Jonek eta Mariak Estatu Batuetan emango dute ikasturte osoa. Gaur etxera itzultzeko eguna da, eta berriro elkartuko dira istorioaren hasierako aireportu berean. Duela urtebete elkarri mespretxuz begiratzen bazioten ere, orain badakite lagunak izango direla betiko.

EGILEA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo.
ANTZEZLEAK: Miren Arrieta, Nerea Mazo.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Vito Rogado.
ESZENOGRAFÍA: Fernando Bernués.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IRAUPENA: 90′.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 5ean
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 13 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.tanttaka.com



Iruzkin bat

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Covid-19 babes-neurriak

Agenda

Bloga

20.000 lagun baino gehiago bildu ziren Leioako Kaleko Arteen itzuleran XXI. Umore Azokan

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kale Artisten Azokak, amaiera eman dio XXI. edizioari, “bai ikuskizunak ikustera joan direnei, bai konpainiei dagokienez ekitaldi honen indarra eta erakargarritasuna berretsi duten” bertaratzeari eta parte-hartzeari buruzko zifrekin, Iban Rodríguez Etxeberria alkateak adierazi duenez.


2021, irailak 21

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)