Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak laurehunetik gora proposamen artistiko jaso ditu bere hamairugarren edizioari begiraRSS Blog

Cartel

Urtero urtero, Kaleko Arteen arloan ematen diren azken berrikuntzen inguruan sektoreko profesionalak zein ikuslego orokorra bilduz, ezinbesteko erakuslehio bilakatu da Leioako Umore Azoka-Kaleko Artisten Azoka. Garrantzi horren jakitun, 2012ko maiatzaren 17tik eta 20a bitarte ospatuko den hamairugarren edizioan parte hartzeko laurehunetik gora proposamen artístiko aurkeztu dute sektoreko profesionalek.

Konpainia, elkarte edota banatzaileak orohar kontutan izanda, 358 erakundek euren prestutasuna agertu dute Umore Azokako antolatzaileek luzatu eta joan den urtarrilaren 30era arte epea zabalik izan duen deialdiari erantzunez. Guztira, 420 ikuskizun edo proiektu aztertu beharko ditu Umore Azokaren batzorde artistikoak, ikuslego eta profesionalei ikuskizunak aurkezterako orduan Feria honek pizten duen interes altuaren islada.

Jatorriari erreparatuz, jaso diren proposamenetaik %10,61a Euskaditik heldu da; %55, 58 Estatu espainoleko leku desberdinetatik erkidego autonomo guztietatik, eta gainontzeko %33,7a nazioarteko esparrutik. Azken honetan eta aurreko edizioekin erkatuz, eman den gorakada nabarmentzekoa da.

Horrela, Umore Azokaren berezko ezaugarri diren ilusio eta pasioz gainezka hurbiltzen ari gara hamairugarren edizio honetara, bere kartelan agertzen den begirada xalo, adi eta harridurez gosetia bezalakoa.

Amets, ilusio eta pasioz beteriko hitzordua
Leioan, lau egunez, asia eta kultura guztien onurarako zerbitzu bilakatzen dira, Umore Azokak sorkuntza eszenikoak aurkezteko kaleko espazioa erabiltzen duten konpainien aldeko apustua egiten baitu.

Kalea da, hartara, Azoka hau bereizten duena. Bereizkotasun honek, kalitate irizpidetik banaezina dena, ikuskizun bila datozen profesionalentzako deiadar bezala jokatzen du. Izan ere, kalearekin esperimentazioaren alde egiten du Umore Azokak, espazio publikoan aurkezteko bereziki asmatutako adierazpen artistikoen alde, kale eta leku zabalen ezohizko erabilera proposatzen dutenen alde.

Umore Azokak ikuslegoa gozarazi eta dibertitzea xedea izateaz gain, kaleko artistek Arte Eszenikoentzako eta gizarte dinamizazioarentzako ekarpena azpimarratzea du helburu. Kaleko artista eta programatzaile guztien elkargune bilakatu nahi du, eskaintzari buruzko informazio bideak sorraraziz eta ikuskizun berri, konprometitu eta lehiakorren eskaria areagotuz.

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azoka, Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin.

Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azoka Antzerki, Zirkuitu, Entzutoki eta Jaialdien Sare Espainiarra, COFAE – Estatu Espainoleko Arte Eszenikoen Ferien Koordinakundea eta Artekale-Euskadiko Kaleko Arteen Topaketa Profesionalen kidea da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2012, otsailak 21

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)