Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak 36.000 ikusletik gora bildu ditu euria egin arrenRSS Blog

Umore

Leioako XIII. UMORE AZOKAren antolatzaileek, igandea amaitu zen edizioak aldez aurretik jarritako asmoak bete dituela adierazi dute, bataz beste, 36.200 ikusle bildu dute agerraldietan. Feriaren Zuzendaria den Ana Lópezen esanetan, “normaltasuna izan da nagusi lau egunetan eta larunbatean eta igandean euria egin arren, herriko kirol instalazioak ordezko gune bezala erabiltzeak hainbat ikuskizun bertan eskaintzeko aukera eman digu. Orokorrean, oso ona izan da ikusleak eta programatzaileak eman duten erantzuna”.

UMORE AZOKAren lehen bi egunetan, ostegunean eta ostiralean, eguraldia lagun izan zen egun bakoitzean iragarritako agerraldi guztiak eszenaratu eta, hurrenez hurren 9.200 eta 15.000 ikusle bildu zen. “Sorpresa ederra izan da horren beste ikusle izatea lehen bi egunetan eta, batez ere, hainbeste ikusle gazte ikustea”, Lópezen esanetan. Larunbatean iragarritako 36 ikuskizunetik 27 eskaini ziren eta guztira 10.800 ikusle gerturatu zen bertara, “hainbat saio kirol instalazioetara eraman genituelako” eta igandean, azkenik, lau emanalditik hiru burutu ziren, guztira 1.200 ikusle bilduz.

Euriagatik iragarritako hamar ikuskizun bertan behera gelditu baziren ere, ordezko guneak erabiltzeak aurreikusitako hainbat agerraldi eszenaratzeko aukera eman zuen, konpainiei baldintza egokiak eskainiz Iragarritako ekitaldi batzuk kentzeak, Kultur Leioara bideratu zituen hainbat ikusle bertan zegoen bizikleta erakusketara eta beste hainbatek hiriko kaleetan zehar ibili ziren Asier Bastidaren CLOWNTRAIT Argazki Instalazioko erretratuak ikusteko. Datozen urteetan euriak UMORE AZOKAn duen eragina gehiago gutxituko da Boulevardeko estalitako gunea irekitzerakoan, bertara hainbat ikuskizun eramango baitira.

Bukatu berri den azokak konpainiengan izan dezaken eragin ekonomikoa, bestalde, datozen egunetan nabarituko da sinatuko dituzten kontratuekin. Hala ere “programatzaileak zein konpainiak ia erabateko poztasuna erakutsi dute”, azpimarratu zuen Lópezek.

Bestalde atzo eman ziren ezagutzera 2012ko UMORE AZOKA sariak, Euskadiko eta kanpotik etorritako ikuskizun onenei. Sariak, orain arte egin duten bezala, datorren urtean, XIV. edizioaren barne, emango zaie irabazleei.

2012ko UMORE AZOKA Saria Euskadiko Ikuskizun Onenari:

Gaitzerdi Teatroren ‘Suz (A fuego)’ ikuskizunari, antzezlan borobila eta sendoa delako osagarri tekniko zein artistikoei dagokionez.

2012ko UMORE AZOKA Saria Euskaditik kanpoko Ikuskizun Onenari:

La Passante konpainia frantziarraren ‘Rue des Dames’ ikuskizunari, osagarri itxuraldaketa soil eta ezaugarriekin egindako proposamena delako eta kaleko lengoaiaz baliatuta, ezustekoa eta partaidetza sortarazten dituelako.

Epaimahaiak gainera, AIPAMEN BEREZIA eman dio:

ATX Teatroren ‘Gnosia’ lanari, etorkizuna duen kimua delako eta hasierako hiru minututan, guztiz indartsuak diren antzerki-irudiak eskaintzeagatik.

XIII. UMORE AZOKAren Epaimahaia aditu hauek osatu dute: Carmen Blasco Alvaredo, Zaragoza Kulturaleko programazio burua; Jordi Durán i Roldós, FiraTarregako zuzendari artistikoa; Pau Ayet Cubero, Vila-Realeko Festival de Teatre de Carrer-eko zuzendaria; Carlos Gil Zamora, ARTEZ aldizkariaren zuzendaria eta antzerki kritikaria; Eduardo López Velasco, Medina del Campoko Kultur Programatzailea eta Espainiako Red Teatros-eko zuzendaritza batzordeko kidea; Javier Alcorta Ruiz ‘Txortas’, aktore, gestore eta antzerki pedagogoa, Araiako Umore Antzerki Jaialdiaren zuzendaria eta Andrés Beladiez Rojo, RESADen Eszena zuzendaritzan eta Dramaturgian lizentziatua.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, maiatzak 22

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)