Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak 26.000 ikusle bildu zituen euria egin arrenRSS Blog

Marathon

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean burutu den Leioako UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azokak, arrakastarekin eman dio amaiera aurtengo edizioari, nahiz eta euria etengabea izan zen lau egunetan zehar. Hori dela eta, herri osoan prestatutako hogei eszenatoki desberdinetan eskaini behar ziren emanaldien ordez, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegiak egokitu zituzten antolatzaileek eszenatoki gisa eta bertan eta Kultur Leioako Auditorioan batu zituzten iragarritako ekitaldi gehienak.

UMORE AZOKAko zuzendaria den Ana López Asensiok azpimarratu duenez, “antolatzaileon eskuetan egon den guztia egin dugu ahalik eta iragarritako ikuskizun gehien mantentzeko” eta, lau egunetan zehar egindako eguraldi txarra kontutan izanda, bere poztasuna erakutsi du “burututako ekitaldietan bildutako ikusle kopuruagatik”. Lópezek “konpainiek izan duten jarrera prestua” nabarmendu du, baita iragarritako saioak eman ahal izateko “une oro laguntzeko prest egon direlako”.

2013ko UMORE AZOKAk 125 emanaldi eman ditu eta, bataz beste, 26.000 ikusle bildu ditu lau egunetan zehar. Ostiralean eta larunbatean bildu zen ikusle kopuru handiena, 10.000 lagun egun bakoitzean; ostegunean 4.800 ikusle gerturatu ziren agerraldietara eta igandean, berriz, 1.200 inguru. Lopezen esanetan “kaleko agertokietan eta ordezko guneetan eskaini diren ekitaldi bakoitzera, batezbestekoa, 300 ikuslerena izan da eta Kultur Leioako Auditorioan eskainitako bederatzietan aretoak dituen 247 eserlekuak bete ziren”.

Eguraldi txarragatik bertan behera utzitako emanaldiak bederatzi izan badira ere, Leioara gerturatutako konpainia guztiak, une batean edo bestean, beraien ikuskizunak erakusteko aukera izan dute. Ostegunean Karakasa konpainiarena eta ostiralean ez ziren Volaquivol, Arritmados, El Gran Dimitri eta Ziya Azaziren bi proposamenak antzeztu. Larunbatean Karakasa eta GUPen ekitaldiak eta igandean Tiritirantesena ere bertan behera utzi zituzten.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, maiatzak 20

2 Iruzkin

  1. Unai Orozko(e)k dio:

    Hola, me han hablado del espectaculo del Gran Dimitri. Debido al mal tiempo no lo he podido ver y me pregunto si es posible acceder a alguna grabacion del pase realizado el jueves, que me han comentado estuvo muy bien.

    un saludo eta eskerrik asko

    • admin(e)k dio:

      No tenemos ninguna grabación específica de El Gran Dimitri. Miraremos si entre las grabaciones generales hay algo de este espectáculo. Te tenemos informado si localizamos algo. Saludos.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)