Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azoka Leioako XXI. Edizioak datak aldatu ditu osasun egoeraren ondoriozRSS Blog

Umore Azoka 2021

Umore Azoka Leioa – Kale Artisten Azokaren XXI. edizioa irailera aldatzea erabaki du Leioako Udalak, irailaren 16tik 19ra, hain zuzen ere. Hasierako hitzordua maiatzerako aurreikusita zegoen, ohi bezala, baina data berri horrek aukera emango du osasun-aurreikuspen hobea izateko eta pandemiaren kontrol handiagoa izateko, hala, publikoaren eta profesionalen segurtasuna bermatzeko.

Umore Azoka Leioa 2021 irailaren 16, 17, 18 eta 19an izango da eta 38 konpainiak hartuko dute parte, horietatik 20 Euskal Herrikoak izango dira, beste 12 Estatuko toki ezberdinetatik etorriko dira eta gainontzeko 6ak nazioartekoak izango dira.

Leioako Udaleko Kultura Sailak “zailtzat” jo du erabakia, baina “erabaki zuzena” dela zehaztu du, “Hainbat aukera eta arazo aztertu ostean”. Leioak helburu argia lortu nahi du, Umore Azoka guztiontzako berme handienekin egin eta gozatu ahal izatea, eta maiatzeko hasiera hurbilegia da hori posible izan dadin. Pandemiari aurre egiteko hartu beharreko segurtasun neurriek Umore Azoka Leioak bere helburuak eta ikusleen itxaropenak betetzea eragotziko lukete.

Hori dela eta, sektoreko profesionalekin, konpainiekin eta artistekin baloratu ondoren, Leioako Udalak Umore Azoka 2021en datak irailera lekualdatu ditu, Umore Azokaz sasoi betean gozatzeko ilusioarekin. Irailean ikusiko dugu elkar!

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2021, otsailak 22

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)