Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azoka asteazkenean aurkeztuko da prentsaurrekoanRSS Blog

Agenda

Leioan maiatzaren 16tik 19ra ospatuko den XIV. UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Feria, prentsaurrekoan aurkeztuko da datorren asteazkenean, maiatzak 9 goizeko 11.00etan, Errekalde Zumardia 30ean dagoen Rekalde Aretoan.

Berbaldian, Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea; Gonzalo Olabarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria; Jon Lazkano, Leioako Kultura Zinegotzia; eta Ana López Asensio, UMORE AZOKA eta Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria saileko zuzendaria izango dira. Aurkezpen ekitaldian Deabru Beltzak konpainia izango da ere, UMORE AZOKAN estreinatuko duen ‘Drumbreak’ ikuskizunaren pasarte bat eskaintzeko.

2013ko UMORE AZOKAk 53 konpainia bilduko ditu guztira. Estatuko autonomia-erkidegoetako konpainiez gain Erresuma Batua, Frantzia, Holanda, Israel, Italia, Polonia, Turkia, Errusia eta Errumaniako artistak batzen dituzten taldeak izango dira. Guztira 54 ikuskizun eskainiko dituzte, hauetatik 14 behin betiko estreinaldiak izanik. Leioan 12 euskal konpainiek parte hartuko dute, hauetatik arten zortzi estreinaldiak eskainiko dituzte. Gainontzeko sorkuntza berriak Frantzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Valentzia eta, azkenik, Kataluniatik gerturatuko diren bi konpainiak eskainiko dituzte.

UMORE AZOKAk milaka ikusle bilduko ditu aurten ere. Izena emandako profesionalak berriz, ia berrehun izango dira eta hauetako hainbat atzerrikoak izanik Feriaren nazioarteko izaera areagotuz.

UMORE AZOKAn izango diren profesionalei emango zaien ‘kit’aren antzekoa jasoko dute prentsaurrekora gerturatzen diren kazetariek. Poltsan, konpainia guztien katalogoa, zabaldu daiteken liburuxka eta argazkiak eta txostena eta gainontzeko informazio osoa duen CDa ere aurkituko dute.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, maiatzak 3

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)