Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azoka 2014 edizioan proposamen artistikoak jasotzeko epea zabalik dagoRSS Blog

Umore Azoka

Umore Azoka – Leioako (Bizkaia) Kale Artisten XV. Azokak proposamen artistikoak jasotzeko epea ireki du, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an egingo den 2014ko edizioan parte hartzeko.
Funtsean, Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei.
Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.
Aurkeztutako lanek Estatuan estreinakoak edo 2013 eta 2014an zehar aurkeztu berriak izan behar dute, ezinbestean, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Batzorde Artistikoak behar beste denbora badu estreina horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.
Azokak atal berezia du edizio honetan, 2014ko maiatzetik 2015eko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen/ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamika barruan. Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).
Interesatuta dauden konpainiek 2014ko urtarrilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, abenduak 10

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)