Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Udaleku Irekietan izan emateko epea zabalikRSS Blog

Udaleku Irekiak

Udaleku Irekietan izena emateko epea zabalik dago datorren ekainaren 3ra arte. Leioako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen aisialdi eta kirol jarduerak uztailaren 1etik 15era burutuko dira, euskaraz oso osorik.

Interesa dutenek aipatutako hurrengo ekainaren 3ra arte eman beharko dute izena. 40 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 7an egingo litzateke.

Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 7tik 15era bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 eurokoa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 eurokoa, gainerako leioaztarrentzat.

Udaleku Irekiak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Gaztegunea
Etiketak:
2016, maiatzak 26

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)