Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Txiki Txiki Txikia zikloa izango dugu Kultur Leioan asteburu honetanRSS Blog

Little night-Redondo

Hurrengo larunbat eta igandean, azaroak 24 eta 25, Txiki Txiki Txikia zikloa izango dugu Kultur Leioan, leku mugatua duen umetxoei zuzendutako zikloa (0-4 urte). Bertan, bi ikuskizun izango ditugu. Larunbatean (17:00-18:00), Galiziako Caramuxo Teatro konpainiak REDONDO antzezlana eskeiniko du. Bertan, formekin jostatzen da. Round jauna liluratu egiten dute gauza biribil guztiek, zirkunferentzia forma duten objekturik bitxienek. Egun batean, bere etengabeko bilaketa-lanean, barnean istorio harrigarriak gortzen dituen esfera ikusgarri eta harrigarri bat aurkitzen du. Proposamen bisual bat, ia berbarik gabea, familian gozatzeko.

Igandean (17:00-18:00-19:00), Imaginart konpainia kataluniarrak sortutako LITTLE NIGHT ikuskizuna izango da protagonista. Bertan gauarekin jolasten du, fantasiazko pertsonaiekin, eta umorearekin, umore nolabait zentzugabe, aldrebes eta surrealistarekin. Bere poltsarekin bidaiatzen duten izarrak, zerutik behera datozen aterkidun andre-gizonak, den-dena zipriztintzen duten kolorezko orbanak, autoak eta autoak orbanok saihestu nahian… Zentzumenak kitzikatzen dituzten irudi iradokitzaileak, umeek jolastu daitezen eragiten dutenak, ukitu eta batera edota haien atzetik joanda formaz eta kolorez aldatzen direnak…

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)