Adin guztietako jendearen gozamenerako pentsatutako askotariko programazioarekin, 2014ko San Juan Jaiek badute egitaraua.
Adin guztietako jendearen gozamenerako pentsatutako askotariko programazioarekin, 2014ko San Juan Jaiek badute egitaraua.
Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea ekainaren 2an (astelehena) irekiko da, eta hilak 8ra arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.
Leioa motorrak berotzen hasi da 2014ko San Juan jaiei begira. Eta gogoak pizten hasteko, Aterpe Leioa Gaztegunean, San Juan jaietako kartel lehiaketan aurkeztu diren lanak ikus daitezke. Irabazlea ere erakusgai dago, Susana Ibáñez nafarraren kartela.
Errekaldeko Nagusien Etxean, ekainaren 29ra arte, erakusgai egongo dira Margolari Gazteen Lehiaketan aurkeztu diren lanak, eta horien artean, baita sarituak ere. Ordutegia 10:00etatik 20:30era bitartekoa izango da.