Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

SanJuan & Egozcue

Ostiral honetan, urtarrilak 30 (Auditorium. 21:00), Alberto San Juan aktore ezagunak eta Fernando Egozcue konpositore eta gitarra-jotzaileak “Todo dice que sí” lana aurkezten digute Kultur Leioan, musika eta poesia uztartzen dituen errezitaldia, XX. mendeko olerkigintza espainiarrari egiten zaion berrikusketa.

Gitarra-jotzaileak bere obrak moldatu egin ditu ikuskizun honetarako eta aktoreak olerkien ibilbide sentimentala, filosofikoa eta umorezkoan barrena gidatuko gaitu, bakoitzak olerkiak bere erara ulertu eta disfrutatu ahal izateko. Nahi dugun eran bizitzeko aukera pozgarria.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Musika
Etiketak: , ,
2015, urtarrilak 27
Santa Agueda

Urtarrilaren 31n amaituko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXVI. Lehiaketan izena emateko epea. Leioako Udalak antolatutako lehiaketa hau beti bezala otsailaren 4an ospatuko da herriko hainbat tokitan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Lehiaketak
Etiketak: ,
2015, urtarrilak 26
almazuela

Familiei zuzendutako ikuskizunak bueltan dira Kultur Leioan. Etxeko gaztetxoenei eskeinitako ikuskizunek arrakasta izan dute 2014. urtean ikuslegoaren artean, oso nota altua ezarri baitiote Kultur Leioak egindako programazioari.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2015, urtarrilak 22
Gagfather

Ostiral honetan, urtarrilak 23 (20.30. Auditorium) Yllana konpainia izango dugu Kultur Leioan, “The Gagfather” antzezlana eskeintzen. Umorea nagusi den ikuskizunean, polizia harrigarri batzuk ganster talde maltzur bat harrapatzen saiatuko dira, zine beltzari omenaldia eginez.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , ,
2015, urtarrilak 21

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)