Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Eskulangintza azokaren edizio berriaRSS Blog

Cartel

Plazer bisual eta gastronomikoen azoka berriro heldu da Leioara. Aurten ere, artisautza, gastronomia eta zentzuen bitartez gozatzeko momentua heldu da, produktu desberdinak dastatuz eta artisau profesionalen lana, esfortzu eta mimo handiz burututakoa, ikusiz eta gozatuz, kalitatezko produktuak sortzeko helburua dutelarik.

Urriaren 3, 4 eta 5ean, Bulebarrean, Leioako plazer bisual eta gastronomikoen azokak 30 erakusmahai desberdinek artisautza produktu tradizional eta garaikideak eskainiko dituzte. Horretaz gain, gastronomi arloko berezitasunen aukeraketa bat ere eskainiko da, kalitate handiko produktuak, eta oso esklusiboak.

Azokan ere zuzenean jarraitzeko bi tailer burutuko dira, publikoari teknika desberdinak erakusteko helburuarekin. Aurten, ehunak eta olibondo zura protagonistak izango dira.

Ohikoa den produktu dastaketa ere burutuko da (ogia, txakolina, gazta, hestebeteak, etab…), hurrengo ordutegietan: urriaren 4an, 19:00etatik 21:00etara; eta urriaren 5ean, 12:00etatik 14:00etara. Artisau produktuen zozketa ere egingo da, 6 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten erosle guztien artean.

Berrikuntza bezala, proiektu berri bat hasiko da aurtengo azokan: artisau praktiketarako Ikasgela. Aurtengo edizioan honako ekintza hauek planteatzen dira:Olioa dastatzeko ikastaroak, urriaren 3 eta 4an (ostiral eta larunbata), plaza mugatuekin (gehienez, 20 ikasle); Oliba oliogintza: urriaren 4an(larunbata); plaza mugatuak (gehienez, 15 pertsona).

Liburuxka

Ikastaroak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2014, irailak 29

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)