Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Olentzero leioaztar txikiekin harremanetan jarriko da ordenagailuaren bidezRSS Blog

Olentzero eta Mari Domingi

Garaiak aldatu egin dira eta, aurten bereziki, Gabonak desberdinak izango dira, baina esentziari eutsiz. Hori dela eta, Leioan, Olentzero nahi duen haur leioaztar bakoitzarekin harremanetan jarriko da ordenagailuaren bitartez.

Horrela, Leioako Udalak Gabonak berrasmatu ditu gure txikiek ilusioa gal ez dezaten. Kultura Saileko laguntzaileek 4.200 gutun inguru bidaliko dizkiete 0 eta 12 urte bitarteko leioaztarrei. Bertan Olentzerorekin topaketa birtual batean harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dute, horretarako online inprimaki bat bete eta data eta ordua aukeratu besterik ez da egin behar. Behin baieztapena jasota, etxeko txikiek aukeratutako datan jarri beharko dira kameraren aurrean, eta Olentzerok “modu magikoan” konektatuko du haiekin eta hainbat minutuko elkarrizketa izango dute.

“Gabonak garai berezia dira, eta txikienek egiten dute berezia. Beraiengatik Olentzeroren ohiko kabalgata berrasmatu behar genuen. Konfinamenduan zehar, haiek izan ziren gainerakoei heldutasun lezioa eman zietenak, konfinamendurik handiena bete zuten, arbuiatu gabe. Aurten are gehiago merezi dituzte Gabonak, Olentzero falta ez dadin “, adierazi du alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak.

“Gabonez gozatu behar dugu, nahiz eta desberdin egin. Txikiek badakite bai Olentzero eta bai ni beti gaudela eta egongo garela, eta aurten ere ez gara faltako “, esan du Mari Domingik.

“Aurten ezin dugu beti bezala egin, baina nire txikiekin harremanetan jarraituko dut, online topaketa batean beren eskaerak konta diezazkidaten. Mari Domingik eta biok ordenagailu kameradun bat erosi dugu. Prest eta ezinegonez gaude aurpegitxo horiek ikusteko! “, esan zuen Olentzerok.

Gainera, Olentzerok hainbat postontzi banatuko ditu herrian, txikien gutunak jaso ahal izateko. Leioako ikastetxe publiko bakoitzean (Txomin Aresti, Altzaga ikastola, San Bartolome ikastetxea, Lamiako ikastetxea eta Artatzako ikastetxea) postontzi bana jarriko du, baita Gaztelubide, Sakoneta eta Kultur Leioan ere.

Olentzero eta Mari Domingi – 2020 (informazioa)

Olentzero eta Mari Domingi – Gutuna

Bideodeiaren gida

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2020, abenduak 10

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)