Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Numenak RSS Blog

Numenak

GABONETAN ANTZOKIRA
Yarleku Antzerki Teatroa (Nafarroa)

Mendiz inguratutako leku batean, Lanbrok eta Lekak, bi galtzagorri bihurrik, ez dakite nor den bere ama. Ieltxuk txoriak zin egiten die zalantza hori argitzen lagunduko diela, baina horren ordez, nahastu eta galdu egiten dira. Bidean zehar, gure pertsonaiak euskal mitologiako pertsonaiekin topo egingo dute egoera dibertigarrietan: Basajaunekin, Lamiarekin, Sorginarekin, Jentilekin, etab.

Pertsonaiak txotxongiloen bidez eta lau aktoreen karakterizazioaren bidez antzezten dira, eta ikusleak istorioaren parte izatera gonbida­tzen dituzte. Hiru mailatako eszenografiaren, atrezzo zainduaren eta efektuen bitartez, gure pertsonaia alaiak bizi diren lekura eramango dituzte ikusleak.

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Mercedes Castaño.
ANTZEZLEAK: Txetxu Collado, Laura Villanueva, Eva Azpilicueta, Javier Napal.
JANTZIAK: Aihora García, Yarleku Teatro.
ESZENOGRAFIA: Yarleku Teatro.
SOINU ETA ARGI TEKNIKARIA: David Lainez.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +4 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 27an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bonoa: 24 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.yarleku.es



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)