Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Musika izango da protagonista, Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensembleren eskutikRSS Blog

Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble

Hurrengo larunbatean, maiatzak 4 (Auditorium, 20:30 h), musika izango da protagonista Kultur Leioan, EÑAUT ELORRIETA abeslariaren eskutik. Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino, kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik. Erronkei anbizioz eta kreatibitatez aurre eginez jorratu du bidea. Orain aurkezten digun HARIAN izeneko proiektua klasikoa bezain berrizalea da, erronka kantariarentzat, bere ondoan gauden guztiontzat, eta baita publikoarentzat ere.

Zuzeneko bira honetan KAABESTRI STRING ENSEMBLE hari-boskotearekin ariko da Eñaut Elorrieta, Fernando Velázquez-ek, Carlos Monfort-ek eta Juan Carlos Perez-ek lan honetarako eta formazio honentzat propio idatzitako moldaketak interpretazio mailarik altuenean ejekutatuz. Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da, libre eta zabal.

2019, apirilak 30

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)