Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Mugigarritasun-murrizketa berriak direla-eta erabili ezin diren Auditoriumeko sarrerak itzultzeaRSS Blog

Medidas anti-covid

Eusko Jaurlaritzak birusaren transmisioa saihesteko ezarri berri dituen mugikortasun-mugen ondorioz gozatu ezin diren Auditoriumeko ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzuliko du Leioako Udalak.


Hala, ikuskizunetarako sarrerak erosi dituzten baina udalerrien perimetroa ixteagatik Leioara hurbildu ezin diren pertsonak Kultur Leioarekin harremanetan jarri beharko dira (94 607 25 70) sarrera horiek baliogabetzeko eta dirua jasotzeko, egoerak uzten duenean.

Dei horien bidez, Kultur Leioak sarrera horiek berriro salgai jarri ahal izango ditu, eta Leioako herritarrek erosi ahal izango dituzte.

Kultur Leioak, osasun jarraibideek uzten duten bitartean, datozen egunetarako programazioari eutsiko dio, baina, oraingoz, leioaztarra bakarrik izango da horietaz goza dezakeen publikoa.

2021, urtarrilak 25

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)