Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Mikel Azpirozek Santiago Campillo ordezkatuko du Travellin´Brothers taldearen kontzertuanRSS Blog

Mikel Azpiroz

Santiago Campillok izandako istripua dela-eta, ezin izango da aritu Travellin´Brothers taldearen gonbidatu gisa urriaren 14rako aurreikusitako Bluenights saioan. Beraren ordez, Mikel Azpiroz arituko da.

Elkano Browning Cream taldeko organista eta arima, pianoa ikasten sei urterekin hasi zen eta Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak. Jimmy Smith eta Billy Preston bezalako maisuen soinuak erakarrita, bere soinu sorta Hammond B3 organora, Fender Rhodes eta Wurlitzer piano elektrikoetara eta sintetizadore analogikoetara zabaldu zuen. Lau Behi eta Parafünk taldeetako kidea izan zen. Jabier Muguruza, Fermin Muguruza, Matt Harding estatubatuarra eta The Waifs australiarrekin grabatzen edo birak egiten ibilia da. Bere estilo musikalean blues-ak eta ingurukoek (jazz, funk, soul…) eragin nabarmena dute baina Afrika edo mendebaldea bezalako leku desberdinetatik datozen soinuei irekita, eklektikotasunean kokatuz.

Travellin´+ Santiago Campillo kontzerturako sarrerak erosi dituztenek, dirua itzultzea nahi badute, Kultur Leioako txartel-leihatilan eska dezakete.

elkanobrowningcream.com

2011, irailak 20

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)