Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Manual básico en lengua de signos para romper corazones RSS Blog

Manual_basico

ANTZERKIA
Factory Producciones (Zaragoza)

Zentro Dramatiko Nazionaletik igaro ondoren, Edgar Córcolesek berriro taularatuko du Roberto Pérez Toledoren proiektu hau. Maitasun-isto­rio honetan, protagonistek elkarri bihotza hausteko beharrezko zeinuak deskubrituko dituzte, eta, aldi berean, ikasiko dute maitasun-istorio batzuk nor zaren deskubritzen laguntzeko iristen direla.

Lucho gorra da, baina Jaimek asko du hari kontatzeko. Negua da, eta elkar ezagutu berri dute. Luchok zeinu-hizkuntza irakasten dio Jaimeri, eta, Pote pisukidearen baimenarekin, ohiko presentzia bihurtuko da haren egunerokoan. Hitzen eta zeinuen artean, behaztopaka maitemintzen dira, eta, bien bitartean, haien babesak pitzatu egingo dira, beren munduek talka egingo dute, eta Jaime Luchoren intimitate misteriotsuan arituko da miatzen, haren ahizpa Juana –hura ere gorra– barne.

Aldi berean, Jaimek zeinu-hizkuntza ikasten jarraituko du, Luchok proposatutako ariketa praktikoei esker. “Gaur harremana utziko dugunaren itxurak egingo ditugu; harremana hausten erakutsiko dizut, zeinu-hizkuntzan”, proposatuko dio.

EGILEA: Roberto Pérez Toledo.
ZUZENDARITZA: Édgar Córcoles, Mario Ronsano.
ANTZEZLEAK: Carlos Soroa, Enrique Cervantes, Emma Vallejo, Jonás Torres.
ESZENOGRAFIA: Jose Antonio Royo Melero.
JANTZIAK: Toño Monzón.
IRAUPENA: 90′.
IKUSLEA: +14 urte.
HIZKUNTZA: Gazteleraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilak 10
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.factoryproducciones.com/manual-basico/



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak Umore Azoka 2026 inauguratu du, dozenaka profesionalekin eta kaleko proposamen eszenikoekin

Artekalek, Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak, topaketa hau sustatzen du SAREArekin batera, Euskadiko Antzoki Sarearekin.


2026, maiatzak 14

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)