Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kukai eta Coliflor Circo-Teatro konpainien ikuskizunak sarituak izan dira Umore Azoka 2011nRSS Blog

Kukai Dantza Taldea

Berrogeita hamar ikuskizun ezagutu ahal izan diren lau jardunaldiren ostean, Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukairen `Karrikan´ eta Coliflor Circo Teatroren `Salir´ saritzea deliberatu eta erabakia ezagutzera eman du, eta gainera aipamen berezi bana ere egin die Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo (Teatro Gestual de Chile) taldeeen proposamen eszenikoei.

Euskal ikuskizun onenari Saria:
Kukai Dantza Konpainiaren `Karrikan´, euskal dantza tradizionalean oinarritutako lenguaiak aztertzen jarraitzen duelako, dantza garaikiderako bidean; eszeneratze on batetik abiatuta, pisuzko dramaturgiarekin; eta goraipatzeko moduko kualitate artistiko eta teknikoa adierazten duten dantzariek agertarazia.

Kanpotik etorritako ikuskizun onenari Saria:
Coliflor Circo Teatroren `Salir´, tempo eszenikoaren kontrol bikaina, eszenografia adierazgarriaren erabilera inteligente eta irudimentsua; zirkoko baliabide eta espresamoldeak erabiliz istorio bat kontatzeko erabiltzen dutena musika eta antzerkia erabiliz; antzezte kalitatean eta maila teknikoan antzezle guztiak nabarmentzen direlarik.

Aipamen berezia:
Irrwisch Theater austriar konpainiari eta Metralleta y Murmuyo (Teatro Gestual de Chile) konpainiari, beren artean oso ezberdinak diren arren, soilik kalean antzeztu daitezkeen ikuskizunak erakutsi dituztelako, kaleko paisaia eta mobiliarioa, espazio publiko zein pribatuak dramaturgiara gehituta; ikusentzuleen partaidetza aktiboa bultzatuz eta umorea erabiliz.

Hamabigarren edizioa zuen honetan, Umore Azokaren Epaimahaia Jorge Sanz Pulidok (Aguilar de Campooko Udaletxeko Kultura eta Festak Saileko arduraduna), Carmen Blasco Alvaredok (Zaragozako Udaleko Kultur Goi Teknikaria), Javier Alcorta Ruiz “Txortas”-ek (antzezlea, kudeatzailea eta Araiako Umore Antzerki Jaialdiko zuzendaria), Jordi Durán i Roldósek (Fira Tárregako zuzendari artistikoa), Eduardo López Velascok (Medina del Campoko Udaletxeko kultur programatzailea) eta Carlos Gil Zamorak (“Artez” aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria) osatu dute.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2011, maiatzak 16

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)