Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Karrikan plataformak kaleko arte eszenikoen euskal sorkuntza bultzatzeko laguntzen sorta berrirako deialdia egin duRSS Blog

Arriera: "Edén"

Leioako, Bilboko, Gasteizko, Hendaiako eta Antsoaingo udalek euren indarrak batu dituzte berriro, Karrikan plataformaren laguntzen bosgarren edizioko deialdia egiteko. Martxoaren 25era arte (ostirala) zabalik egongo den deialdiaren helburua da Euskal Herriko kaleko arteetan sorkuntza lanak bultzatzea eta garatzea.

BERTAKO SORKUNTZARI LAGUNTZEA

Aurtengo edizioan, Karrikan plataformaren helburua da konpainia, talde eta artista berrien edota profesional bihurtzeko bidean daudenen sorkuntza originalei laguntzea da. Espazio publikoan jarduten duten Euskal Herriko artistei zuzenduta dago. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari, nahiz eta onartuko diren arte eszenikoen beste diziplina guztiak ere: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak, etab. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskaraz egin diren ikuskizunek. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

Informazio guztia www.karrikan.eu webgunean dago eskuragarri.

Karrikan plataformako bazkideek aukeratutako proiektua sorkuntza-prozesuan zehar bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, hau da, sorkuntzarako laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez –konpainiaren beharren arabera–.

Gainera, aukeratutako proiektuak hainbat ekitalditan programatuko dira 2023an zehar: Leioako Umore Azokan, Bilboko Kalealdian, Gasteizko KaldeArten, Hendaiako Mai du théâtre jaialdian eta Antsoaingo udako programazioan.

2022ko deialdi horrekin bat egin dute, bazkide laguntzaile gisa, Iurretako eta Arrigorriagako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzaguneak. Baliabideen gune horren helburua da dantza-ekimenak sustatzea eta dantzaren arloan lan egiten duten pertsonei laguntzea.

AURREKO DEIALDIETAN AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

Karrikan-en aurreko edizioan honako proiektu hauek aukeratu ziren: “Edén”, Arriera bilbotar konpainiarena, objektuen antzerkia, musika, dantza eta plastika uztartzen zituena, eta “Mikra” Berdinki gipuzkoarrena, zirkuko teknikak, monozikloa, oihalak eta akrobazia, kantuarekin eta ahotsarekin bateratzen zituen ikuskizuna. 17 proposamenen artean aukeratu zituzten, eta euren originaltasuna, gaia, proposamenak egin zituzten taldeak eta proiektuaren bideragarrita hartu ziren kontuan balorazioa egiterakoan.

Karrikan-ek hautatutako beste konpainia batzuk hauek izan dira: Eva Guerrero konpainia («El fin de las cosas»), Amaia Elizaran («Block»), Mystérieuses Coiffures konpainia («La leyenda del hombre pájaro») eta Eflirkoa Collectif («Echo»).

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2022, martxoak 9

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)