Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Jolas eta kirol jarduerak gazteentzat, LeioanRSS Blog

Udalekuak

Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea ekainaren 2an (astelehena) irekiko da, eta hilak 8ra arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.

Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena. 40 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 10ean egingo da.

Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 10etik 13ra bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 €-koa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 €-koa, gainerako leioaztarrentzat.

Udaleku irekiak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Gaztegunea
Etiketak: ,
2014, maiatzak 29

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)