Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Hurrengo ostiralean dantza izango da protagonista “Biz hitza” ikuskizunarekinRSS Blog

Aukeran Dantza Taldea: "BizHitza" ©DavidHerranz

Hurrengo ostiralean, azaroak 27 (Auditorium, 19:00etab), dantza izango da protagonista Kultur Leioan, Aukeran Dantza Taldea konpainia euskaldunak eskeinitako “Biz hitza” ikuskizunarekin.

“Herria da gorputza, hizkuntza da bihotza” Urepeleko artzainaren, Fernando Aire Xalbadorren, esaldia da. Haren Odolaren mintzoa lanean jasotzen da, eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldu zuen. Eta Hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko luke gorputzaren adierazpenak etengabekoeboluzioan dagoen hizkuntza baten jaiotza?

Ikuskizun horren abiapuntua munduko hizkuntza guztien historia unibertsala da, baina euskara batuaren historia partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kultura-sortzaileak idatzi du gidoia, eta Aukeran taldeak egin ditu koreografiak.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , ,
2020, azaroak 23

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)