Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gabonetan Antzerkira zikloaz gozatzeko gidaRSS Blog

Gabonetan antzerkira

Markel, Lucía, Alain edo Leioako edozein txikik, eta zelan ez, eurekin goazen edozein nagusik, Gabon hauetan, goza ditzakegun ikuskizunekin zalantzaren bat al duzu oraindik?

Hartu minutu batzuk jarraian kontatu behar dizuguna irakurtzeko. Seguru lagunduko dizula denbora-tartetxo batean zelan ondo pasatu erabakitzeko eta umeak eskutik Kulturaren mundu liluragarrira eramateko.

GUZTIAK gomendatzen dizkizugu, baina ezin bazara 5 egun horietan gurekin etorri… hementxe doazkizu zertzelada batzuk aukeratzen eta asmatzen laguntzeko.

MOBY DICK · Gorakada
Txikienen arteko nagusienek disfrutatuko dute gehien denok ezagutzen dugun istorio klasiko honekin, Gorakada konpainiak kontatuta.
Oso eszenaratze fisikoa, euskaraz, musika eta argiztatze bikaina duena. Irudimenak agintzen du hemen.

KONTU KANTARI · La Ressistens y La enananaranja
Euskarazko ikuskizuna, txotxongilo eta musikarekin, parte hartzea ere eskatzen duena.
Ahots xarmagarri batek denok ezagutzen ditugun kantak abestuko ditu, gaur eguneko erritmo desberdinen bitartez.
Txikienek goza dezaten eta guk ere ondo pasa dezagun abesten eta dantzatzen.

BURBUJAS DE PAPEL · Múcab Dans-Bàcum/arts escéniques i visuals
Bisuala dena istorioak kontatzeko beste modu batzuen aurretik jartzen da. Oraingoan, publiko guztiek gozatuko dute txikienentzat hain erakargarriak diren elementuekin, hala nola, tronpeta, burbuilak, itzalak eta dantzari eta bere musikaren akonpainamendu atsegina. Horiek guztiek familia osoa entretenitu eta irudimena hegan jarriko dute.

GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA · 2princesesbarbudes
Adi egon, modernook! Zalantza barik, zuen gustukoa izango da ikuskizun hau, egileen gaitasun moldakorrean oinarritua. Aktore-zerrenda txiki bat jostailu, etxeko tresna, altzari… batzuen azalean sartuko da eta kontzertua eraiki. Horrela, gure irudimena hegan hasiko da.
Gure seme-alabei mundua erakusten laguntzeko ohiko elementuekin, beste gauza batzuen artean, lotara joateko orduari buruzko abestia joko dute, Maialen Lujanbio ospetsuak egina.

PINTTO PINTTO · Anita Maravillas & Portal 71
Nork ezagutzen du Pinttoren benetako istorioa? Non bizi da? Zer egiten du bere begia ixten ez duenean jolasteko? Ba tira, Anita Maravillas & Portal 71 taldeak bizitza kontatuko digute txotxongiloz beteriko ikuztegian, zeri esker den Pintto hain txakur maitatua. Horrela, istorio baten hariari segitzeko gai diren Pinttoren jarraitzaileek beste modu batera ulertuko dute abestia.

Gabonetan antzerkira

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2015, abenduak 23

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)