Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Euskaraz eginiko antzerkia protagonista Kultur LeioanRSS Blog

Huts Teatroa: Hozkailua

Kultur Leioak otsaila bukatutzat emango du kalitate haundiko bi ikuskizun eskeiniz. Euskal konpainiek sortutako bi antzerki ikuskizun, euskaraz eginak eta gazte zein nagusiei zuzendutakoak.

Ostiralean, otsailak 23 (Auditorium. 20:30,) Huts Teatroa euskal konpainiak Hozkailua antzezlana eskeiniko du. Manex Fuchsek zuzenduta eta Unai Iturriagak idatzita, Hozkailuak Maite eta Karlosen istorioa kontutatuko digu, herririk herri dabiltzanak hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Umorea eta absurdoaren ildotik abiatuta, 80. Hamarkadan bizi izan ziren gazteen erretratua burutuko du Huts Teatroak. Zinezko adiskidantza baten istorioa, Ander Lipus eta Patricia Urrutiak antzeztutakoa.

Ez dok hiru Ez dok hiru © Guillermo Casas

Larunbatean, otsailak 24 (Auditorium. 20:30), antzerkia eta musikaren txanda izango da. Tartean Teatroa konpainiak “Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako historioa” eskeiniko digu. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Konpainiaren modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)