Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Pista

Iazko arrakasta ikusita aurten ere Leioak izotz pista izango du Gabonetan. Guztira 300 metro koadroko pista izango da eta Errekalde plazan kokatuko da. Sarrera euro bikoa izango da, ostera, Leioako dendetan erosten dutenentzat sarrera doakoa izango da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2011, abenduak 21
Gabonak

Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria sailak agenda kultural berezia antolatu du Gabon egun hauetarako, hainbat ekintza izango dira etxeko txikienei zuzendutakoak, beti ere euskara ardatza izanik, hauen artean: zinea, magia, antzerkia, ludoteka edota pailazoak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2011, abenduak 20
Argazkia

Haritz Zubillaga (Bilbo) “She’s lost” lanarekin eta Jon Garaño (Donostia) “Urrezko eraztuna” lanarekin izan dira gaztelania eta euskarazko edizioen irabazleak, hurrenez hurren, Leioako Laburmetrai Lehiaketan. Argazki Lehiaketan, lehenengo saria Ana Rodríguez Rodríguezek (A Coruña) lortu du, “Paisaje difuminado” izeneko lanarekin. Zuri-beltzezko atalean, saria José Ramón Luna de la Ossak (Cuenca) eraman du, “Introspección” lanarekin.

Bono Cultura

Aurtengo Gabonetan, Kultura Bonua erosten baduzu –25 euroko kostua dauka–, 40 euroko bonu bihurtu ahal izango duzu Kultur Leioan. Aldatu ezazu eta egin zaitez Kultur Leioaren lagun, edo, dagoeneko bazara, berritu bazkidetza 2012rako. Era berean, “Gabonetan antzerkira” edo gure kultur programazioko ikuskizunetako baterako sarrerak ere erosi ahal izango dituzu.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2011, abenduak 12

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)