Maiatzaren 16tik 19ra bitartean burutu den Leioako UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azokak, arrakastarekin eman dio amaiera aurtengo edizioari, nahiz eta euria etengabea izan zen lau egunetan zehar. Hori dela eta, herri osoan prestatutako hogei eszenatoki desberdinetan eskaini behar ziren emanaldien ordez, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegiak egokitu zituzten antolatzaileek eszenatoki gisa eta bertan eta Kultur Leioako Auditorioan batu zituzten iragarritako ekitaldi gehienak.