Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 25etik irailaren 5era.
Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 25etik irailaren 5era.
San Bartolomen dena dago prest bihar bertan txupina botatzeko eta, lau egunetan zehar, jai giroan murgiltzeko. Egitarau potoloa dago zain, lehiaketak, jolasak, musika, herri kirolak, nekazal azoka, herri bazkariak…
Datorren igande eta astelehenean Santi Mamiko auzoak bere jaiak ospatuko ditu. Egun hauetan ez dira faltako herri kirolak eta txikientzako jolasak, besteak beste.
Urriaren 10era arte, Leioako Argazkien XXI. Lehiaketarako lanak aurkeztu ahal izango dira. Lanak posta ziurtatuz bidali ahal izango dira, edo, bestela, zuzenean eman ahal izango dira Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11 – 4. solairua).