Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Bosteko 2013 Leioara heldu daRSS Blog

SANDWICH RUSTICO DE LINCE II

Bosteko 2013 erakusketa ibiltaria gaur bertan helduko da Leioara. Urtero bezala, 1998. urtetik hona, erakusketa honek arte garaikideko obra interesgarriak ekartzen dizkigu gure udalerrira.

Bosteko 2013k, batez ere, “erakusketa didaktikoa” eta publikoarentzat ulerterraza izan nahi du eta horretarako artista bakoitzaren lanik adierazgarrienak aurkezten ditu.

2013ko XVI. edizioan honako margolarien lanak aurkeztuko dira:
– Sra. Polaroiska (Bilbo): Alaitz Arenzana eta María Ibarretxek osatutako bikote artistikoa. Zine esperimentala, akzioaren artea, sortze eszenikoa eta koreografia dira beraien lanaren ardatza. Nahita dira euren piezak anbiguoak, gorputzari atxikitako rolekiko jolasean, so dagoenaren begirada desorekatuz. Dantzaren eta eszenaarteen ikerketan diharduen Ruemaniak taldearen kideak ere badira artista biak.
– Juana García-Pozuelo (Bilbao): Alegiazko natura-inguruan ageri diren etxebizitzak dira koadro hauek betetzen dituzten etxeak. Ez-ohiko meteorologia-fenomenoen mende batzuetan, edo murgilduta daudeneko isolamendu eta gelditasun zentzazioa areagotzen duten giro suntsituetan kokatuak beste batzuetan.
– Alvaro Gil (Bilbao): Alvaro Gilen arte-prozesuak kolokan jartzen du goi- eta behe-kulturen arteko banaketa. Kustomizazioaren kontzeptua dute oinarri beraren eraikuntzek, neurrira egindako eraldaketak, brikolajearen jarreratik, emaitza bikainak eta ezustekoak erdiesten dituztenak. DIY (Do It Yourself, “Egizu zuk zeuk”) delakoaren eta “kontsumorik ezaren” praktikarekin bat egiten du beraren ikerketak.

KATEGORIAK: Bloga, Erakusketak
2013, azaroak 14

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)