Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Bihar helduko da Leioara Ertibil Bizkaia 2014 erakusketa ibiltariaRSS Blog

Ertibil

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Leioan ikusgai izango da bihartik abuztuaren 3raino. Bilbotik abiatu zen, eta Gernika-Lumo, Lekeitio, Basauri, Barakaldo, Elorrio eta Vitoria-Gasteiztik igaro ondoren, Sestaon bukatuko da, 2015eko urtarrilaren 17an.

1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBIL erakusketaren helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.

Edizio honetara 141 obra aurkeztu dira, 35 urtetik beherako 104 artistak eginak. Espezialitate guztietan aurkeztu diren obren artean, 17 lan hautatu dira, ERTIBIL BIZKAIA 2014 erakusketa eratzeko. Honako hauek dira epaimahaia osatu duten profesionalak: Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoko Jardueren zuzendaria), Ana Salaverria (Donostiako Koldo Mitxelena Erakusketa Aretoko zuzendaria), Jaime Cuenca (arte-kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea) eta Miren Arenzana eta Kepa Garraza artistak.

Hona hemen ERTIBIL BIZKAIA XXXII. edizioan saria jaso duten artistak: María Azcona (Iruñea) “8848 metros” bere pintura obrarekin (akrilikoa mihise gainean), Kristina Losa (Gasteiz) “Concrete” obrarekin (ohial gainean akriliko eta transfer erabiliz), eta Oihana Torre (Bilbo) “49 kubo” obrarekin, 3 argazkiz osatutakoa.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Uztailaren 8tik abuztuaren 3ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak, 12:00etatik 14:00etara
» Sarrera: Doan

2014, uztailak 7

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)