Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Beti Bizi, kopla zaharrak eta dantza melodia klasikoakRSS Blog

Kantika, Amuriza, Junquera

“Berriztatzea, berria den zerbait sortzea, gaurdaino ezezagunak izan diren aukerak proposatzea gero eta zailagoa da. Alde batetik, probabilitate kalkulu sinpleagatik, eta bestetik, daukagun harritzeko ahalmena gero eta txikiagoa delako.

Gaur egun, eta teknologia berriei esker, ia etengabe dugu informatzeko aukera, eta globalizatua deitzen diogun mundu honetan, saguaren klik bakar baten bidez puntatik puntara bisita dezakeguna, ematen du ez digula ezer gehiagok arreta deituko.

Duela urte batzuk, Xabier Amurizak, idazle eta bertsolaria, Bizkaiko kopla zahar batzuk zeuzkan bilduta, eta horietako batzuk aukeratu eta gero, ospea izan zuen diskoa atera zuen. Baina oraindik bazeukan beste disko proiektu baterako materialik eta komentatu zidan ea interesik neukan. Berehala eman nuen baiezkoa eta enpresa aurrera eramateko moduak pentsatzen eta sumatzen hasi nintzen. Jakina, gogora badakart lehen momentuan disko honetaz irudikatzen nuena eta gaur egun dena ikusita, zur eta lur geratzen naiz.

Beti bizi Bizkaiko koplen eta Kantika Koralarena hotsen arteko fusioa da, baina azken produktua, musika elektronikoa gehitzearekin lortzen da. Horrela, disko proiektu berria ateratzen da, proposamen diferentearekin, ausarta, konplexurik gabekoa. Baina honaino heltzeko talentu handiko taldea da beharrezko.

Milesker, bereziki, Jose Luis Canali, programazio eta konponketengatik; Basilio Astulez, Leioa Kantika Korala eta Xabier Sarasolari diskoari eman dioten ikuspuntu bereziagatik; eta oso bereziki Xabier Amurizari, proiektu honen sustatzaile nagusia, eskerrik asko nirekin konpartitzeko izan duen eskuzabaltasunagatik. Azkenik, milesker diskoan parte hartu duten pertsona guztiei, nota guztiek baitaukate garrantzia bera nire ustez, bai erritmoarenak, bai melodiarenak”.

Kepa Junquera

Sarreren salmenta: martxoaren 25etik aurrera. Kultur Leioako txarteldegian, astelehenetik ostiralera, 11:00 – 13:00 (Beste ordutegi batzuei buruzko informazioa: 946072570. Eta BBK orotarako kutxazainetan.

Bideoa

myspace.com/kepajunkera

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
2011, martxoak 25

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)