Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? ATX Teatroak “7ak bat” antzezlanean azalduko diguRSS Blog

7ak bat

Hurrengo larunbatean, abenduak 1 (Auditorium, 20:30ean), ATX Teatroak konpainia euskaldunak sortutako “7ak bat” antzezlana izango dugu Kultur Leioan. Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa… Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2018, azaroak 26

Iruzkin bat

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)