Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

“ArgiHIzkiak” literatura-lehiaketaren erakusketa Aterpe Leioa GazteguneanRSS Blog

Erakusketa

“ArgiHizkiak” literatura-lehiaketako 12 argazki eta horietan oinarritutako euskarazko testu labur onenak biltzen dituen erakusketa gaurtik azaroaren 18ra bisitatu ahal izango da Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2). Erakusketa bisitatzeko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00/ 16:30-20:30; ostiral eta larunbatetan: 17:00-22:00 eta igandeetan: 17:00-20:30.

Egizu Getxo euskaldun elkarteak eta UK aldizkariak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin, Erandio, Leioa, Berango eta Getxoko udalekin, eta hainbat elkarterekin (Getxophoto, Berbots, Berbalamiñe, Leioako berbalagunak, Aitxu! eta Bizarra Lepoan, besteak beste), “ArgIHIzkiak” literatura-lehiaketa antolatu dute aurten ere.

Ekimen honen helburu orokorrak hauek dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako, 12 argazkilariren argazki bana aukeratu ziren eta horietan oinarritutako testuak idatzi zituzten parte hartzaileek.

Bigarren edizio honetako 12 argazkilariak Erandio, Sopela, Berango, Leioa, Algorta eta Gorlizko profesionalak eta zaletuak dira: Aitor Galbarriartu, Fede Merino, Iker Basterretxea, Elker Azketa, Willy Uribe, Sara de Diego, Nagore Ayo, Juan Gomez, Natxo Pedrosa, Eduardo Camino, Luis de Isusi eta Peru Isasi. Leioakoa da Nagore Ayo argazkilaria.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izan du; eta bi kategoria izan ditu: bata, labur-laburra (160 karaktere gehienez) eta, bestea, laburra (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan egon zitezkeen idatzita, eta argazkietako batean egon behar ziren oinarrituta. Edozein testu mota, hau da, prosa, olerkia, bertsoa, haikua…, onartu da. Testuak bidaltzeko, parte-hartzaileek sms-a, whatsapp-a edo posta elektronikoa erabili dute.

Argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bidaltzeko epea maiatzaren 1etik ekainaren 15era bitartean egon zen zabalik. Denbora-tarte horretan, guztira, 90 parte-hartzailek (iaz 81) bidalitako 120 testu (iaz 108) jaso ziren. Parte-hartzaileak Bizkai, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 26 herrikoak izan dira.

Erakusketa

Testu horiek guztiak Irati Goikoetxea eta Jokin de Pedro epaileek aztertu eta baloratu ostean, testurik onenak aukeratu zituzten argazkien ondoan erakusketa honetan egoteko. Horretaz gain, kategoria bakoitzeko irabazle bana izan da eta bakoitzak 200€ jaso ditu.

Testu labur-laburren atalean Galder Guenagarena (Getxo) jo zuen onenatzat epaimahaiak, Eduardo Caminoren argazkiari egindakoa da; eta testu laburren atalean Idoia Santurtunena (Hondarribia) izan da irabazle, Aitor Galbarriarturen argazkiari egindakoa berori.

Erakusketa ibiltaria da, Erandion eta Berangon egon ostean, orain Leioan egongo da; eta ondoren Uribe Kostako gainontzeko herrietan datozen hileetan. Jasotako testu guztiak Interneten ere badaude. Informazio gehiago argi.hizkiak@gmail.com posta elektronikoan edo 685 732 963 telefono zenbakian.

ArgiHIzkiak

Argazkiak

2013, azaroak 4

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)