Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Apirila dantza bihurtu da Kultur LeioanRSS Blog

Programación ABRIL

Apirilean zehar Kultur Leioak programazio oso erakargarria eskainiko du dantzaren inguruan. Dantza, zinema eta musikarekin uztartua, flamenkoa eta poesia barne, familia guztiarentzat zuzendutako dantza ere Dolo Navasen erakusketa bat.

Apirilaren 5ean Auditoriumean “Oskara Plazara ikuskizuna izango dugu, KUKAI DANTZA KONPAINIAk aurkeztutako “dokudantza”, filma eta zuzeneko dantza. Apirilaren 7an ALOS QUARTET laukoteak beren musika estilo berezia AUKERAN dantza konpainiaren koreografia garaikideekin uztartuko ditu. Apirilaren 9an, familientzako ikuskizuna: ELIRALE Iparraldeko konpainiak “Xihiko” eskeiniko digu, dantza, zuzeneko musika eta “itzalen jokoa” erabiliz beldurra eta ezezagunaren inguruan arituko dira. Apirilaren 29an azkenik, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, “Libertino” ikuskizunarekin, non dantza, flamenkoa eta poesia uztartzen diren, VARGAS & BRÛLÉ konpainia andaluziarraren eskutik.

Gainera, maiatzaren 8ra arte, Kultur Leioako erakusketa gelan, “Dolo Navas: 2012-2017” erakusketa izango dugu ikusgai. Bertan, artistaren hiru lan-bilduma ikusi daitezke: 2012-14ko “Diario de una monja artista”, 2016ko DESMONJAR “serie inhalas” eta 2017ko “Yopiel”.

Horretaz gain, maiatzaren 6an (11:00-13:00) Dolo Navasek berak, Ines Bermejo komisarioarekin batera, “Inhalas tailerra: sortu zure hegoak” gidatuko du, adin guztietako publikoari zuzendutakoa. Bertan, bakoitzarentzat askatasuna dena sortu eta adierazteko birziklatutako materialekin lan egingo da, bakoitzak ekarri nahi dituen materialak erabiliko dira (arropa, testuak, objetuak, etab).

Info gehiago: infokultur@leioa.net, 94.607.25.70 telefonoan eta Kultur Leioako harreran (astelehenetik ostiralera, 8:00-21:00).

2017, apirilak 4

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)