Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Abian da San Juan 2023 jaiak iragartzeko kartel lehiaketaRSS Blog

Concurso cartel San Juan 2023

San Juan 2023 jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu du Leioako Udalak. Lanak apirilaren 25a baino lehen entregatu beharko dira.

PARTAIDEAK
Interesa duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Partaideek gehienez bi kartel aurkeztu ahal izango dituzte, lelo desberdinekin, baina saritu gabeak izan behar dute.

LANEN AURKEZPENA
Erabili beharreko teknika librea izango da. Lanek argitaratu gabeak eta originalak izan beharko dute, eta edozein modalitate artistikotan eginak (argazkiak, marrazkiak eta abar). Zirriborroak euskarri informatikoan (JPG formatuan, 300 ppp ebazpena eta 30 x 40 cm proportzioa) edo kartoi mehe zurian, DIN A-3, eta formatu bertikalean aurkeztuko dira.
Era berean, nahitaez agertu behar da Leioako jaietako ohiko motibo eta bereizgarriren bat. Jaiekin zerikusirik ez duten kartelak baliorik gabe utziko ditu epaimahaiak.

LANAK JASOTZEA
Lanak Kultur Leioan entregatu behar dira:
Jose Ramon Aketxe plaza 11
48940 LEIOA
Tel. 94 607 25 78

Lanetan ezin izango da jarri ikusteko moduan ez egilearen izenik ez identifikazio daturik.
Gutun-azal batean, honako informazio hau eman beharko da:
· Izena eta abizenak.
· Adina.
· Helbidea.
· Posta elektronikoa.
· Telefonoa.
· Lanaren titulua.

Aurkeztutako lan orok behar bezala kudeatuta izan behar ditu kartelean agertzen diren
eta irudi-bankuetatik datozen edo aurkeztutako lanaren egileak egin ez dituen edozein argazki,
ilustrazio edo baliabide grafiko erabiltzeagatik dagozkion eskubideak. Leioako Udalak uko egiten dio aurkeztutako lanen edukiak hirugarrenekin sor ditzakeen erreklamazioen ondoriozko erantzukizunei. Era berean, generoen irudikapena orekatzeko joera izango dute, ez dute rol eta estereotipo tradizionalik behartuko, eta ez dute egingo sexu-desberdintasunei, arrazari, adinari, kulturari edo sexu-aukerari buruzko tratamendu gutxiesgarririk.

LANAK ONARTZEKO EPEA
Lanak aurkezteko azken eguna 2023ko apirilaren 25 da, asteartea.

TESTUAK
Karteletan derrigorrez jarri beharko da testu hau:

LEIOA
SAN JUAN JAIAK 2023

EPAIMAHAIAREN OSAKETA
Epaimahaia kultura, diseinu eta komunikazioko pertsonek, eta kuadrilen ordezkariek osatuko
dute. Epaimahaiaren proposamenez, herritarren botoekin batera, hautatuko dira obrak eta emango dira sariak. Epaimahaiak apirilaren 28rako hautatuko ditu 5 kartel finalistak, eta data horretatik, maiatzaren 3ra arte (asteazkena), azken hori barne, irekita egongo da herritarrek bozkatzeko epea. Publikoak hiru kartel bozkatu ahal izango ditu (3, 2 eta puntu 1 emanez) Kultur Leioaren webgunean edo aurrez aurre, erakusketan.

Epaimahaiak kanporatu ahal izango du, hautaketa prozesuko edozein unetan, hauetakoren batean sar daitekeen edozein lan:
· Autoretza zalantzagarrikoak.
· Pertsonen duintasunaren aurka egiten dutenak.
· Beste obra baten plagioa izan daitezkeenak, eta halako kalifikatu ezin direnen artean, imitazioa direnak.

Zirkunstantzia horiek ezagututa, originaltasun meriturik ez dutela arrazoitu badezake. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Dena den, epaimahaiak erabakia berrikusi eta baliogabetu ahal izango du aurretik aipatutako zirkunstantziaren bat ematen dela irizten badu.

SARI-BANAKETA
Saria 2023ko maiatzaren 7an (igandea) emango da, 19:00etan.
Saria eman gabe utzi ahal izango da, proiektuek ez badute behar besteko kalitaterik.

SARIAK
Lehiaketaren sari bakarra 800 €-koa izango da. Saria egoki den PFEZaren atxikipena egingo zaio.

ERAKUSKETA
Aurkeztutako lanen erakusketa Kultur Leioan izango da ekainaren 22ra arte (osteguna).

KONPROMISOA
Udalak proiektu irabazlea erreproduzitzeko konpromisoa hartzen du, bai jaietako kartelean baita egitarauaren portadan ere. Horretarako, epaimahaiak lanaren erreprodukzio egokia bermatuko duten aldaketak egitea iradoki diezaioke irabazleari.

JABETZA
Saritutako lanak Leioako Udalaren jabetza izango dira, eta Udalak eskubidea izango du lanak erakusteko, erreproduzitzeko edo argitaratzeko. Hori eginez gero, ezin izango da egile-eskubiderik eskatu.

LANAK ITZULTZEA
Erakusketa amaitu eta hurrengo 30 egunetan, saririk jaso ez duten lanak eskura itzuliko dira. Jasotzen ez diren lanak Udal jabetza eta artxibora pasatuko dira. Antolatzaileek arreta handienaz zainduko dituzte entregatutako lanak, baina lanak galdu eta kaltetuz gero, ez da horren erantzule
izango.

OHARRAK
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

Oinarriak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2023, martxoak 27

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)