Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

2022. urteko Leioako Umore Azokak badu kartel iragarleaRSS Blog

Umore Azoka Leioa 2022

Nafarroako Maximiliano Cosattik irabazi du aurten, Leioako Umore Azokak hirugarren aldiz abian jarri duen kartel lehiaketa. Estatuko hainbat lekutatik iritsitako 40 proposamenen artean aukeratu da irudia; horietako asko “kalitate artistiko handikoak” izan dira.

Epaimahaikideak honakoak izan dira: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hortzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinu-enpresa, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteriako zinegotzia.
Proposamen irabazlea “irudiaren gaitasun sinbolikoagatik” aukeratu dute; “izan ere, hala Leioako Umore Azokaren muina, nola bertan parte hartzen duten diziplina guztiak ordezkatzen ditu”.
Hori horrela, irudi honek iragarriko digu Leioako Umore Azokaren 22. edizioa.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2021, abenduak 21

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)