Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

2.300 ikusle baino gehiago hurbildu dira familiei zuzendutako ikuskizunetara pasa den urteanRSS Blog

Pea Green Boat

2015 urtea ona izan da familientzat; etxeko txikienak protagonista gisa, kalitatezko askotariko ikuskizunak gozatu ahal izan dituzte Kultur Leioan. Datuek horixe adierazte dute: 2.300 ikusle baino gehiago hurbildu dira 2015 urtean zehar Kultur Leioan programatu diren urte bete eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzendutako 15 ikuskizunetara (dantza, antzerkia, zirkua, multimedia, etab.).

Ikusleek ikuskizunei egindako balioespena oso positiboa izan da eta batez besteko nota 8,9 da.

Kultur Leioan jarritako konfiantzak eta ikusleek gure ikuskizunei emandako onespen onak familientzako ikuskizunak programatu eta zaintzearen aldeko apustua berrestera eramaten gaitu, eta horregatik 2016ean emaitza hauek berriro errepikatzea nahiko genuke, eta ahal balitz, are gehiago hobetzea.

Hala, urtarrilaren 24ean, igandearekin, hasiera emango diogu familientzako programazio berriari, eta horretarako La Tartanak zuzendu eta gidatutako “El sueño del pequeño guerrero” txotxongilo eta antzerki ikuskizuna izango dugu. Otsailaren 14ean Malas Compañías Zirko Taldea euskal konpainiak “LETTER, Eskutitz baten bidaia/El viaje de una carta”, testurik gabeko antzerki eta txotxongilo ikuskizuna. Martxoaren 13ean Pea Green Boat konpainiak “The shoe tree” lana eskainiko digu ingeleraz, leku mugatuan eskeinitako antzerki eta txotxongilo ikuskizuna. Apirilaren 16an, Euskadin estreinaldia den zirku ikuskizuna, Blizzard Concept talde frantziarrak “Opéra pour séche-cheveux” eskainiko digu eta apirilaren 24an “Xoga”, dantza, musika eta ikusentzunezko ikuskizuna, Cía Entremans konpainiarena.

Ikuskizun hauek guztiak Kultur Leioako Auditoriumean arratsaldeko 18:00etan izango dira.

2016, urtarrilak 20

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)