Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Zirko garaikideko ikuskizuna Nueveuno konpainiaren eskutikRSS Blog

Cía. Nueveuno: "Sinergia 3.0"

Hurrengo ostiralean, azaroak 8 (Auditorium, 20:30 h), zirkoa izango da protagonista Kultur Leioan, Cía. Nueveuno konpainia madrildarraren eskutik. “Sinergia 3.0″ zirko garaikideko ikuskizuna da. Malabarismoa, objektuen manipulazioa, bertikalak eta dantza bateratzen ditu, ikuskizun osoan plastikotasun geometriko eta sentsibilitate harmoniko handiz koreografiatuak.

Musika, eszenografia, argiztapena eta zirrara elkarri eskua emanda doaz aurrera ikuskizunean. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… sinergiaren bila. Hori guztia, berariaz ikuskizunerako konposatutako soinu-banda batekin. Ez galdu!

2019, azaroak 4

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)