Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Xabi Solanok akordeoiaren magia hurbilduko digu hurrengo larunbateanRSS Blog

Xabi Solano

Musika izango da protagonista Kultur Leioan hurrengo larunbatean, azaroak 28, Xabi Solano musikari ezagunarekin (Auditorium, 19:00etan).

Antzokiko eszenatokia ilun dago, baina ez isilik. Iraganeko trikitilarien marmarra entzuten da, gero eta ozenago. Jar itzazue atzamarrak dantzan! Baserriko giroa, herrikoa, plazakoa. Akordeoiaren magia gure belarrietansartzen da, gure bizitzara irribarreak ekarri dituzten trikitilari guztiei omenaldia egiten diegun bitartean.

Xabi Solano Etzakitrock taldean trikitia jotzen hasi zen musikaren munduan, berak eta Jon Mari Beasainek 1994an sortutakoan. 2003an, Fermin Muguruza Kontrabandan sartu zen, eta The Solanos taldeko kide ere izan zen. 2007an Esne Beltza sortu zuen, eta gauregun, banda horren buru izaten jarraitzen du.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , ,
2020, azaroak 24

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)