Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Wax & Boogie RSS Blog

Wax & Boogie

MUSIKA
(Katalunia)

Azken urteotan Wax & Boogie bihurtu da Blues, Rhytm & Blues eta Boogie Woogie panoraman ondoen eta gehien baloratutako formatua.
Ster Wax eta David Giorcellik gutxik bezala jakin dute herri afroamerikarraren musika tradizionalaren benetako izpiritua harrapatzen, haien adierazpen-bitarteko bilakatzeko. Musika beltzaren hizkeraren ezagu­tza zabala, oparoa eta askotarikoa dute. Ster eta David seriotasunez eta segurtasunez mugitzen dira generoaren korronte anitzenetatik.
Kansas City, Texaseko bluesa eta 50. hamarkadako R&B eraginak ikus daitezke bikotearen lanetan, eta 40ko eta 50eko hamarkadetako honako hauen itzalen oihartzuna egiten dute etengabe, besteak beste: Pete Johnson, Albert Ammons, Otis Spann, Esther Phillips, Big May­belle, Big Joe Turner, Johnny Otis, Amos Milburn, Wynona Carren. Baterian Reginald Vilardell aritzen da. Bluesaren nazio mailako eszenan gehien eskatzen denetako bat, nazio eta nazioarteko esperientzia zabalekoa, eta hasieratik Wax & Boogieren parte izan dena.
Kontrabaxua Oriol Fontanalsek jotzen du; aditua da swing, blues, woogie, jazz eta erroko musikan, eta Wax & Boogieren kolaboratzailea da gaztetatik.

MUSIKARIAK: Ster Wax (ahotsa), David Giorcelli (pianoa), Oriol Fontanals (kontrabaxua), Reginald Vilardell (bateria).
IRAUPENA: 90′.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 11n
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.waxandboogie.info



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak bere kultur programazioa aurkeztu du datorren ekainera arte

Udalak ekainera arte diseinatutako kultur programazioa zabaldu du. Leioan hamar antzerki ikuskizun, hiru musikal eta familiei bereziki zuzendutako ikuskizun bat izango dira.


2024, martxoak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)